PSIKOLOGIA DONOSTIAN

Aldaketak egin arren emaitza berak lortzen dituzula sentitzen duzu?

Zure patroiak ulertzen lagunduko dizut, zure erritmora, errespetuz ingurune seguru bat eraikiz elkarren artean.

ZERBITZUAK

Normala da hasieran nahasita, urduri eta noraezean aurkitzea. Nola jakin zer den behar dudana? Batzuetan ez dakigunean  zer den gertatzen zaigun edo behar dugun hori ere.

Lasai egon, normala da, pausorik ausartena dagoeneko eman duzu, laguntza eskatzearen erabakia.

Aurrenik aurren, galdetu zure buruari lanketa zure buruarekin den, nahiz eta harremanen ingurukoa izan gaia, edo bikote edo familiko harremanak lantzeko beharra duzun beraiekin batera.

Ez bazaude ziur, nirekin harremanetan jarri zaitezke gidatu zaitzadan.

Bakarkako Terapia

Bikote Terapia

Familia Terapia

IKUSPUNTUA

Hurrengo pauso garrantzitsua, lanketa psikoterapeutikoa zer ikuspegietatik egiten den aztertzea da. Psikologian korronte mota ugari daude gaur egun, bakoitzak bere erara ulertzen ditu pertsonok bizitzen ditugun zailtasunak. Zure behar, nahi edota zure ondoeza ulertzeko duzun moduarekin bat egiten duen hori da momentu honetan hobekien datorkizuna.

PSIKOTERAPIA ERLAZIONAL INTEGRATZAILEA

Richar Erskine doktoreak beste kide batzuen parte hartzearekin batera, sortutako korronte bat da, beste korronte humanista batzuetako ideiak, eta berak sortutako ideiak uztartuz, teoria konkretu bat sortu zuten. 

Guk gaur egun ditugun ondoezak harremanetan eman diren zaurien ondorioz gertatzen direla sinesten dugu, hori dela eta, ondoez horren erreparazioa harremanaren bitartez gertatzen dela pentsatzen dugu. 

Honegatik, harremanari berebiziko garrantzia ematen diogu. Askoren kezka izan ohi da «zerri buruz hitz egingo dut gaurko saioan?», hau ordea, bion artean sortzen goazen zerbait da, zure emozio, gorputz, ekintza, pentsamendu edota harremanen inguruko galderak egiten goazen heinean. Izan ere, garrantzitsuena ez da edukia, harremanean gertatzen dena baizik. 

Niretzat funtsezkoak izango dira, zure erritmoarekiko, zein zure funtzionatzeko moduarekiko errespetua, izan ere, gaur egun arte egiteko modu horrekin iritsi bazara, arrazoi garrantzitsu batek egon behar du horrela egin izateko. 

Ez dizut esango zer egin edo ez egin, zure burua eta egiteko modua ulertzen lagunduko dizut, zuk zeuk erabaki dezazun nola egin nahi duzun. Zu zeu baitzara behar duzun horren erantzunen jabe.

NIRI BURUZ

Maitane Urruzola nauzue, Zinez Psikologia espazioaren atzean dagoena.

Jaso dudan formakuntzak eta jasotzen jarraitzen dudanak, zure burua ezagutzeko bidean bide lagun izateko prestatzen nau.

Bide lagun diot, zu baitzara zure burua hobekien ezagutzen duena, zu baitzara erantzunak dituena, eta ni zuk hori lortu dezazun beste tresna bat.

Guzti hau lortzeko izango dugun gidalerroa gure arteko harremana izango da.

<<Akonpainamedua egiteko ulertzen dudan modu bakarra «zinez» egitea da; zure egiaren aurrean nire egia erakustea, horrela, harreman zintzo bat sortuz.>>

ESKATU ZURE HITZORDUA

<<Orain arteko zerbaitek zurekin bat egiten duela sentitzen baduzu, batera begiratu dezakegu. Ez duzu zertan dena argi izan>>

Zure bideari ekin nahi diozu?

Deitu edo idatzi informazio gehiago edo hitzordu bat zehaztu nahi baduzu.