NOR NAIZ
Maitane Urruzola
Ongi etorri Zinez psikologia espaziora!
Espazioari izena nire lan egiteko moduak ematen dio. Hau horrela izanik nire egiarekin hasiko naiz.
Psikologian sartu nintzenean nire beldurrik handienetako bat jendeari zer egin behar zuen esan beharra zen, «zein naiz ni inori zer egin behar duen esateko?». Nire formakuntzaren ibilbidean ikasi dut, psikologoon lana ez dela inori zer egin behar duen esatea, bere burua ezagutzen laguntzea baizik, bere erantzun propioak topatu ditzan.
Begirada humanista batek gidaturik, Richard Erskine Dokotoreak garatutako Psikoterapia Erlazional Integratzailea ezagutzera iritsi nintzen. Erskinek korronte psikologiko desberdinak integratuz, printzipio filosofiko, teoria eta metodo bat garatu ditu, zeinak nire jarduera psikologikoaren oinarri diren.
Ikuspuntu honetatik lan eginez, errepikatzen ditugun patroien esanahia eta funtzioa ezagutu eta ulertzea bilatzen da. Patroi horiek sintoma gisa azaleratzen dira pertsonok osatua gauden esfera desberdinetan. Ezagutza honen bidez esfera guzti horiek gure baitan integratzea lortu nahi da, ongizatea lortzeko alderdi kogntibo, jokabidezko, fisiko, emozional, eta elazionalean.
Hau lortzeko, oinarritzat hartzen dut zure buruaren jakitun handiena zu zeu zarenaren idea, eta ni ezagutza hori lortu ahal izateko tresna huts bat. Esan liteke mendiak igotzen laguntzen duten sherpen antzekoa naizela, mendia igotzen duena zu zaren bitartean. Honek esan nahi du prozesu bakoitza, norbanakoaren behar eta idiosinkrasien arabera zuzendua izango dela.
«Nire zeregina zure autoezagutzaren eta hazkuntza pertsonalaren bidaian bidailagun izatea da, zure alderdi desberdinak integratzen lagunduz, ongizatera iritsi zaitezen.»
NIRE IBILBIDEA
Psikologian Graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean
Abiapuntu gisa, psikologia graduak giza psikearen oinarrizko prozesuen inguruko ezagutzak eman dizkit.
Psikoterapia Erlazional Integratzailean Masterra Deustuko Unibertsitatean
Nire lan egiteko moduaren oinarriak eman dizkit master honek, bertan pertsonok bizitzen ditugun prozesu desberdinen inguruko ezagutza sakonago bat eta pertosna bakoitzaren berezitasunak modu egokian lagundu ahal izateko tresnak eskuratu ditudalarik.
Formakuntza eta kasuen ikuskatze jarria
Konpromezu honek nire ezagutzak eguneratu eta zabaltzea, zein nire praktikaren feedbacka jasotzea baimentzen dit, kalitatezko zerbitzu bat bermatuz.
Gipuzkoako Psikologia Elkarkogo Ofizialeko kide
Elkargokide zenbakia
GZ03082

