ZERBITZUAK
BAKARKAKO TERAPIA
Ongizate emozionalera bideratutako zerbitzu pertsonalizatua
Autoezagutza eta zuregana egokitutako baliabideen bitartez, zure beharrak eta patroi errepikakorrak bilatzean datza bakarkako terapia. Honela zure sintomatologia gutxitu, eta zure izaera sortzen duten alderdi desberdinen arteko integrazio bat bultzatuz.
BIKOTE TERAPIA
Bikote harremana hobetzera bideratutako terapia
Bikotean bi pertsonen behar eta patroiak talka egin dezakete, harremanean gatazkak edota egonezinak sortuz. Hemen, gatazka horiei erreparatzen zaie, talka horiek zerk sortzen dituen identifikatuz, eta komunikazio hobe bat garatuz, bikote arteko harmonia berrezartzeko.
FAMILIA TERAPIA
Familia dinamikak berrezartzeko terapia
Familian sortzen diern desberdintasun eta gatazken atzeko arrazoien ezagutzan lantzen da. Familiako kide bakoitzaren rolak kontaun hartuz, eta bakoitzaren ahotsa entzunaraziz eta errespetatuz. Familia barruko harremanak hobetu, eta gatazken gutxitzean lantzen da, etxea, eta bertako kideak ingurune seguru bat izatera bideratzeko.
Modua
Presentziala
Online
Hizkuntza
Euskara
Castellano
Iraupena
Indibiduala 50 min.
Bikote/ Familia 60 min.
Prezioa
Indibiduala 60€
Bikote/ Familia 70€
Nire lanketa gidatzen duten baloreak
ESANAHIA
Hasteko, izate hutsagatik baliotsua zarenaren sinesmen finkoari erreparatuz, tratu hori adieraziko dizut. Zure jokabide, pentsamendu, emozio, estrategia, eta abarrek zentzua izan dute testuinguru jakin batean, horregatik, horiek merezi duten normaltasun eta miresmenarekin ulertuko ditut; inolako etiketa diagnostikorik jarri gabe.
ZINTZOTASUNA
Pertsona orok erlazioak bilatzen ditugu, beharrezkoak baititugu. Hausturak harremanetan eman direnez, erreparazioa gure harremanaren bitartez ematen dela ulertzen dugu. Hori dela eta, gure arteko harremanari garrantzi handiagoa emango diot, bertan sortzen den edukiari baino. Harreman ziur mota hau sortzeko modu bakarra nire erantzunetan zintzotasuna egotea dela deritzot. Zure burua erakusten duzun bezala, nire burua ere erakustea zure onurarako dela baoratzen dudan bitartean.
SINTONIA
Zure baitan gertatzen diren prozesuak ulertzeko zurekin sintonian jarri behar dudala hartzen dut irizpide, horretarako nire beharrak alde batera utzi eta zureei garrantzia emanez.
Honek esan nahi du zure erritmoari, defentsei, momentuan agertzen den beharrari eta ez planteamendua terapeutikoari emango diogula garrantzia. Eta guzti honetan zehar helburu terapuetikoak gidari izanik.
INPLIKAZIOA
Aurreko guztia bete dadin jartzen dudan energiari egiten diot erreferentzia inplikazioaren bidez. Gure saioan nire arreta zuregana zuzendua egongo dela ziurtatuz, juiziorik gabeko espazio seguru bat sortzeari garrantzia emanez eta zure ongizatea helburu nagusia izango dela beramtuz.
KONFIDENTZIALTASUNA
Espazio honetan partekatzen duzun edozer gure artean geratuko da, salbuesna kasu. Zure burua edo beste pertsona baten burua arriskuan dagoela ikusiz gero, etikoki derrigortua egongo naiz beharrezkotzat hartzen dudanarekin beharrezko informazioa partekatzera.
Nola da prozesua?
♦ Lehenik eta behin harremanetan jarriko gara, bertan prozesu terapeutiko bat hastera bultzatu zaituenaren inguruko azalpen txiki bat eskatuko dizut, ideai bat egitearren. Eta zure eskuragarritasuna hitzordu bat zehaztu dezagun.
♦ Lehendabiziko saioen helburua elkar ezagutzea da, ikusteko nola sentitzen garen elakrrekin. Niretzat garrantzitsua da zu nirekin seguru eta gustura sentitzea, hau ezinbestekoa baita elkarrekin lan egin ahal izateko.
♦ Hasieran, zerk ekarri zaituen galdetzeaz gain, zure inguruko informazioa galdetuko dizut, zein zaren ezagutzeko helburuarekin. Honek zu sakontasunean ezagutze baimenduko dit, ahalik eta gehien egokitu ahal izateko.
♦ Saio batzuen ondoren, azaldu diren alderdiak amankomunean jarriko ditugu eta bion artean pentsatuko ze helburuk gidatuko duten gure prozesua. Helburu hauek aldagarriak izan daitezke denboran zehar.
♦ Idealena asteroko saioak egitea izango litzateke. Hau garrantzitsua da, prozesu terapeutiko on bat egitea baimenduko digun harreman terapeutiko segurua sortu eta mantendu ahal izateko. Baina bakoitzak bizi duen errealitatea bakarra denez, hitz egin eta moldatu dezakegu.
♦ Pixkanaka, aurrerapenak ematen doazen heinean, saio arteko denbora zabaltzen joango gara alta emateko unea iritxi arte.
